viernes, 7 de noviembre de 2014

PLUTONEKO BIZITZA
                            

Plutoneko bazter batean negarti bizi zen martetar talde bat. Denak berdeak eta oso itsusiak ziren . Haietako bat, berriz , laranja zen .Mandarinak bezain laranja eta goxoa. Bere lagunek baino arinago egiten zuen korrika . Jaylli zuen izena.

Egun batean , monstruo bat agertu zen Plutonen, hiru begi zituen  eta bi mingain.
Jayllik korrika hasi zen eta monstruoa zorabiatu zuen.  Eta Jaylli oso pozik jarri zen monstruoa zorabiatu zuelako eta saltoka hasi zen.
Holan zebilen bitartean, jelatinazko behi bat , bere buztan luzea harrapatzeko biraka ari zena,ikusi zuen .
Eta orduan, krater batean izkutaturik , bera bezalako martetar laranja eta goxo bat aurkitu zuen. Jayllik esan zion:
-Kaixo! Nola deitzen zara zu?
-Petruska deitzen didate.Eta zuri nola deitzen dizute?
-Jaylli. Zu laranja zara ni bezala.Nire laguna izan nahi duzu?
-Bai, gustatuko litzaidake.Nahi duzu buelta bat eman nire espaziontzi galaktikoan?
Jayllik baietz esan zion eta honela goizeko aire  freskoan eta eguerdiko eguzkitan elkarrekin ondo pasa zuten monstruoak uxatuta.


HAIMAR MARQUEZ LH6A

No hay comentarios:

Publicar un comentario