martes, 11 de enero de 2011

NUR ETA MAGIA-KANPAMENTUA

Argitaletxea: EREIN  Hizkuntza: Euskara   Edizioa: 2010
Laburpena
Uda bukatzen ari da eta Nur oso udaleku berezi batera joan da, egiazko magia egiten den udaleku batera. Handia denean magialaria izan nahi du, eta orain lehenengo trikimailuak ikasiko ditu. Oliver eta Txagu Magu magialariak ezagutuko ditu. Eta baita beste magia-ikasleak ere. Baina udalekuan badira misterioak, eta Nurrek eta bere lagunek poliki-poliki argituko dituzte misterio horiek.
Liburu hau oraindik ez dago liburutegian baina Nur-ari buruz beste liburu batzuk badaude eta oso interesgarriak dira.

viernes, 7 de enero de 2011

IRAKURKETA BULTZATZEKO WEB ORRIRIK HOBERENETARIKO BAT

Web honetan aurkitu ditzakezue haur eta gazteentzako liburuak eta aholku pila bat irakurketa bultzatzeko.

NOSTRASAGUSEN ESKUIZKRIBU MISTERIOTSUA



2009. urtean haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenetako sariak

"Vitoria-Gasteiz" sarietako zazpigarren edizioko irabazleak izan dira:

Haur literatura saileko lehen saria (9.000 euro eta diploma), Koldo Biguri Otxoa de Eribe-ri, "Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua" itzulpen lanagatik (jatorrizkoa: "Il misterioso manoscritto di Nostratopus", Geronimo Stilton-ena),
  • Gazte literatura saileko lehen saria (9.000 euro eta diploma), Naroa Zubillaga Gómez-eri, "Tinta-bihotz" itzulpen lanagatik (jatorrizkoa: "Tintenherz", Cornelia Funke-rena).
Bibliotekan Stilton-en liburu honetako bi ale ditugu. Laister mailegurako prest egongo dira. Badakigu irakurtzeko irrikitan zaudetela!!!!